Ordizian dagoen DISEINU GRAFIKOko estudio bat gara, markaren identitatean espezializatuak eta diseinua, sormena eta estrategia batzen dituen talde sendoa. Proiektu bakoitzaren hasieratik elkarlanean aritzea gustatzen zaigu, eta zuen enpresa edo erakundeari ahalik eta balio gehien nola gehitu aztertzen jartzen dugu arreta.

BRANDING-A

Zure neurrira egindako marka eta identitate korporatiboa  eraikiko dizugu.  Besteekiko ezberdindu eta zuretaz ondo hitz egingo duena. 

 

Logotipoa, papertegia, kartelgintza, seinaletika, errotulazioa…

SORMENA ETA DISEINU GRAFIKOA

Euskarri fisiko naiz digitalerako elementu grafikoak diseinatuko dizkizugu.

 

Maketazioa, ilustrazioa, packaging-a, web diseinua, bideoak…

KOMUNIKAZIO PLANAK

Komunikaziorako estrategiak diseinatuko dizkizugu, zure markaren kokapena hobetu eta merkatuan ikusgai izan dadin.

 

Kanpainak, publizitatea, ekintza plana…