Category
Enpresa txikiak

BELARZAIN

PRESARIK GABE,

BAINA ETENIK GABE

 

Belarzainen, dendan sartzen zaren orduko zaintzen zaituzte; produktu freskoak, sasoikoak eta ekoizle txiki eta gertukoenak eskainiz. Presarik gabe, baina etenik gabe, hauxe da gure bezeroaren lanerako lema, eta guk bere marka berrian aplikatu nahi izan duguna.

 

Proiektu honetarako, bezeroekin emozionalki konektatzen duen marka sortu nahi izan dugu. Markaren goiko aldean dagoen ikurrean azaltzen diren hiru hostoak, dendan aurkituko ditugun hiru sailak islatzen dizkigu; elikadura, kosmetika eta osasuna.

 

Ikurrarekin, izenarekin eta azpiko testu deskribatzailearekin, dendan sartu orduko sumatzen duzun oreka lortu dugula esan genezake.

 

Marka, identitate korporatiboa, errotulazioa, seinaletika, serigrafia…

Share on pinterest