Category
Erakundeak

HAZTEGI
IKASTOLA

AURRERA BEGIRA

 

Ikastola baten oinarrietako bat eraikitzea izanik, eraikitzeko jokoan oinarritu gara ikurra sortzeko. Piezak hartu eta pertsona baten irudia eraikitze lanetan hasiko gara. Ondo erreparatzen badiogu, gaur egungo markaren elementu guztiak batzen dituen ikurra sortu dugu; “L” hizkia (Legazpi adierazten duena) eta pertsona baten silueta.

 

Proiektu honen oinarria, Haztegi Ikastolak logotipo zaharrean zituen elementuak  mantenduz, ikastolarako marka berria sortzea izan da, izaera pertsonalagoa eta modernoagoa emanaz.

 

Beti esan dugu marka bat ez duela logotipoak eta ikurrak bakarrik eraikitzen. Haztegi Ikastolaren kasuan, identitatea zainduz sortu ditugun zenbait euskarri ere aurkezten dizkizuegu.

 

REBRANDING, papertegia, web diseinua, errotulazioa.