Category
Enpresak

KENDU

MOZKETA ERREMINTAK

 

Industria sektoreko bezero zorrotzenentzako soluzio mekanizatuak eskaintzen ditu. Enpresaren marka berria garatzea izan da gure lana oraingoan, enpresaren jarduera nagusia eta baloreak islatuz.

 

Kendu izena eta beraien produktu nagusia sinplifikatuz atera dugun ikurra batuz, sortu dugu marka honetan nabarmenduko den ikurra. Marka garatzen hasteko, erretikula batek gidatu gaitu eta aukeratu dugun tipografia moldatuta, nahi dugun forma lortu arte landu dugu ikurra.

 

Behin marka sortuta, identitate korporatiboa garatzea erraza izan da, baita enpresak behar izan dituen euskarri eta elementuetara egokitzea ere.

 

Marka, identitate korporatiboa, eskuorriak, kartelgintza, produktu katalogo orokorraren portada eta barruko orrien diseinu lana, stand diseinua, errotulazioa…

Share on pinterest