Category
Enpresak

HOTEL ORDIZIA

BERTAKO ESPERIENTZIA

 

Hotel Ordizia-rentzako sortu dugun marka berria aurkeztu nahi dizuegu. Neurri honetako proiektuek aurrez egin behar izaten den azterketa-lan sakon bat behar izaten dute, proiektua gidatuko digun briefing dokumentua sortu ahal izateko.

 

Hasieratik ikusi genuen marka honek ikur bat behar zuela, barne zein kanpoko euskarri guztietan erabili ahal izateko, nortasun handiko ikurra. Forma zirkular, bihurgunetsu eta atseginekin hasi ginen (eraikuntzaren forma + altzariak…) eta elementu ezberdinak batuz amaitu genuen:
1- ERAIKUNTZAREN forma geometrikoa, berezia. 
2- Azoka eta ingurumena irudikatzen duen landare forma, ordiziarrak irudikatzen dituen AZA. 
3- Eta azkenik, Hotel Ordizia izenaren “H” eta “O” hizkiak.

 

HOTEL ORDIZIAren BRANDING estrategia barruan, proiektuari indarra emango dioten hainbat euskarri diseinatu eta garatu ditugu.

Identitate bisuala garrantzitsua den bezela, proiektuaren filosofia ere kontutan hartzea garrantzitsua da aurrera egiteko. Horregatik, Hotela jantzi eta ezagutzeko hainbat elementu material jasangarriekin eraiki ditugu. 

 

Proiektu honetan nahi izan ditugun emaitzak lortzeko, ezinbestekoa izan da guregan eta gure lanarengan izan duten konfidantza eta inguruko kolaboratzaileekin elkarlanean aritzea. Proiektu zoragarria benetan!

 

  • BRANDING-a, papertegia, jatetxe/kafetegi/hotelerako euskarriak, seinaletika, errotulazio diseinua, instagram plangintza eta estiloaren jarraibideak.