Category
Enpresa txikiak

ZUALBE

ONGIZATE EMOZIONALERAKO ZENTROA

 

Gure bezeroak dionez, “Emozioek gure pentsamendu eta jokabidean indar handia dute, horregatik du pisu handia psikologian”.

 

Gaineran, hiru bizipen hauen isla garela azpimarratzen du “…pertsona bat, bere arbasoen, amaren umetokian bizitakoaren eta gaurdaino bizitakoaren isla da”Pertsonen ongizate emozionala hobetu nahian, Zualbek Bioneuroemozioa® izeneko zerbitzu espezifikoa eskaintzen du.

 

Gogoeta hauek guztiak kontuan hartuta, TANDEMen balore hauek guztiak batzen dituen marka landu dugu. Zuhaitzen eraztun forma aintzat hartuta, markaren ikurra sortu dugu eta barruan, lehen aipatu ditugun Zualberen hiru bizipen garrantzitsuenak sartu ditugu.

 

Bezeroak oso argi zuen zein kolore nahi zituen bere identitaterako; beraz, kolore horiek oinarri hartuta, kromatikoki leunagoak diren koloreak aukeratuta garatu dugu identitate guztia.

 

Marka, identitate korporatiboa, ikurra, errotulazioa, mailing-a…

Share on pinterest