Category
Enpresak

PYRCANSEED PROGRAMME

ESPEZIEEN ANIZTASUNA

 

Pyrcanseed, Pirinio eta Kantauriar mendikateko landareak jasotzeko, ikertzeko eta kontserbatzeko proiektu bat da. Pirineoak eta Kantauriar mendikateak espezie gehien jasotzen dituen guneak izanda, ezinbestekoa da hauek ikertu eta kontserbatzea. Gainera, aldaketa klimatikoaren efektuengatik espezie asko desagertzeko zorian daude eta proiektu honen helburu nagusietako bat ere bada espezie hauek kontserbatzea.

 

Aranzadirekin batera, Gipuzkoako Germoplasma Bejetalaren Bankuak (Gipuzkoako Foru Aldundia),  Millennium Seed Bank-Royal Kew Gardens, Olarizuko Lorategi Botanikoak (Vitoria-Gasteiz) eta Pirenaika Institu Ekologikoak (IPE-CSIC) ere parte hartu dute. Eta nola ez, guretzako ere plazer bat izan da gure hazia jarri ahal izatea, gure landareak kontserbatuko dituen proiekturako marka berria sortuz.

 

Gure laneko “laborategian” proiektua aztertu ondoren, ikurra eta PYRCANSEED logotipoa daraman marka berria sortu dugu. Ikur berria sortzeko, “petri plaka” irudikatzen duen forma obalatua aukeratu dugu, normalean ikerketa lanetarako erabiltzen den plaka izanik, esanahi handia zuela iruditu zitzaigun. Koloreei dagokienez, kolore berdeak proiektuaren alde botanikoa adierazten digu eta grisak, berriz, alde teknikoa irudikatuko digu.

 

Marka berriaren eta sortu dugun identitatearen bidez, proiektua mundu osoan ezagutzeko modukoa izatea lortu dugu, begi-kolpe batean konfiantza eta sendotasuna helaraziz.

 

Marka, identitate korporatiboa, ikurra, aurkezpenetarako txantiloiak, roll-up…

Share on pinterest