DORLAZKA

INGURUMENARI BEGIRA

 

Dorlazka sortu berria den familia-enpresa bat da eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten enpresei aholkularitza eta formakuntza zerbitzuak eskaintzen dizkie. BRANDING berezi bat behar zuten, sektorean ezagutarazteko eta enpresaren balioen berri emateko. Beste behin material jasangarriekin lan egiteko aukera izan dugu. 

 

Ikurra eraikitzeko txori baten ikur sinplifikatua erabili dugu, naturaren parte delako eta aintzinean informazio eramailea ere bai, bi “izakien” arteko bitartekaria ain zuzen ere. Logotipoa, bere aldetik, izen beraren sinplifikazioa da, eta identitate bisuala aberastuko duen konposizio bat sortu da kontsonante ozenenak (D, R eta K) eta ikurra batuz. 

 

Dorlazkaren zerbitzuak eta esperientzia ezagutzera emateko, web orri bat diseinatu dugu, balio horiek modu bisual eta atseginean islatuz (laster ikusgai).

 

BRANDING-a, papertegia, web diseinua.