Category
Enpresa txikiak

ITURRIZA

HERRI TXIKI, DENDA BIZI

 

50 urteetan zehar, herriari bizia eman izan dion janari denda horietakoa da Iturriza, edo hobe esanda Kandi. Pentsa ze nolako bizia heman dion Kandik Berrobiko herriari, bertako haurrak “dendetan” jolasteari “goazen Kanditan jolastera” esaten dutela.

 

Kandiren urteurrena, aitzaki bat izan da guretzako ere belaunaldi ezberdinen lana bildu, forma eman eta irudi batean islatzeko. Urtemugak momentu bereziak zein garrantzitsuak izaten dira; alde batetik urteetan zehar egin den lana balioan jartzeko garaia izaten delako eta baita bezeroie eskerrak emateko modu bat ere izaten delako, gugan jarritako konfidantza eta fidelitatearengatik. 

 

Saltokiaren ondoan duen baratzak produktu freskoak eta garaikoak eskaintzeko aukera ematen dio eta hori islatu nahi izan dugu 50. urteurreneko irudi berrian. Erosketak egitera doanarentzat algodoizko eta yutazko poltsak diseinatu eta sortu ditugu. 

 

Jarrai dezagun Kandi izaten!

 

Urteurrenerako irudia, ilustrazioa, poltsak, errotulazioa…

Share on pinterest