Category
Enpresak

LAIA

INGURUMEN ZERBITZUAK

 

Laia Kooperatibak 15 urte daramatza Gipuzkoako erakunde publikoetan garapen iraunkorreko prozesuak koordinatzen eta dinamizatzen.

 

Beraien 15. urteurrena dela eta, urte hauetan guztietan kooperatiba honen hazkundea bultzatu duten oinarriak eta balioak azpimarratuz, “zigilu” estiloko ikur bat sortu dugu eta bertan kooperatiba honek eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak islatu dira. Urteurren honetan, erabiliko dituzten zenbait euskarritan, ikur hau kooperatibaren logotipo nagusiarekin batera azalduko da.

 

Zure bezeroekiko interesa azaltzea edo zure enpresarekin elkarlanean aritzen diren erakunde edo profesionalekin detaileak izatea, zure lehiakideengandik bereizteko eta zure bezeroak gustora mantentzeko modu egokia izan daiteke. Hori dela eta, merchandising produktu batzuk ere egin ditugu, hala nola, poltsak, bidoiak eta egutegiak… bezeroei eta hornitzaileei esker ona emateko.

 

Laiarentzako urteurrenerako prestatu dugun diseinu hau funtsezkoa izango da 2020. urtean zehar.

 

Marka, ilustrazioa, egutegia, merchandising, urteurrena…

Share on pinterest