Category
Enpresa txikiak

IGOR JAUREGI

IKASKETA ETA BIZIA

 

Azken urte hauetan asko hazten ari den sektorea da Fisioterapia. Egia da ordea, etenik gabeko formakuntza eta espezializazioak patalogia ezberdin asko tratatzeko aukera eman digula.

 

Batzuetan minak ez du itxaroten eta gure eguneroko momenturik zail edo gogorrenetan azaltzen da gehienetan. Gure bezeroak horregatik esaten du behin eta berriz, hilean behineko fisioterapia saio bat ez dagoela soberan.

 

Askotan aukeratzen dugu gure “mina” kenduko digun fisioterapeuta, bere izen, jakituria edo ospeagatik. Arrazoi honengatik mantendu dugu gure bezeroaren izena (Igor Jauregi) marka berri honetan. Bere zerbitzua eta nor den ezin hobeto adierazten duen ikurrarekin batu eta kolore urdina emanez, markari zuhurtasuna eta bizia eman diogu.

 

Marka, identitate korporatiboa…

Share on pinterest