Category
Enpresak

LUIS R

D’ LUIS R UPATEGIAK

 

D`LUIS R, Lantziegon (Arabar Errioxa) kokatua dagoen upategi familiarra da. Betidanik egon dira ardoaren munduari eta kulturari lotuak, eta azken urte hauetan apustu garrantzitsu bat egin dute ardo esklusibo ezberdinak ekoizten, guztiak beraien uztarekin ekoiztuz eta merkaturatzeko behar duten xehetasun guztiak zainduz.

 

Ardo botiletako etiketen diseinuak ezinbesteko garrantzia du, botila janzten duen “arropa” baita, eta ezinbestean, gure arreta pizten duen lehen elementua.

 

TANDEMen, upategi honetako azken 3 ardo esklusiboen etiketak garatu ditugu. Kontsumitzaileek gure ardoan arreta jar zezaten lortu behar genuen eta merkatuan dauden beste guztietatik bereiztea. Horra hor gure erronka!

 

ALTURAS DE ERRE:

 

Akuarela teknika erabiliz, etiketa original eta sorkuntza berezikoa egin dugu ardo garaikide, berezi eta esklubibo honentzat. Akuarelazko ilustrazio honi esker, ardo honen jatorria eta pertsonalitatea argi geratzen dira.

 

EL HUERTO DEL FRAILE:

 

Kasu honetan, estanpazioa izan da erabili dugun baliabidea, kontsumitzaileak erraz gogoratzeko moduko ardoa izan dezan. Kontsumitzailea zur eta lur uztea izan da etiketa hau diseinatzeko orduan gure egin dugun erronka.

 

ERREDOBLE:

 

Egile-ardo honen etiketa, elementu xume, dotore eta jatorrizkoaren isla da. Lan hau ez datza izena etiketaren erdian jartzean bakarrik, ardoaren oinarria bera helarazi nahi da. Ardo ekoizpen mugatu (596 botila) baterako etiketa izan da diseinatu dugun hau, eskuz egindako mahats-bilketa selektibo baten uzta.

 

Etiketa, kapsula eta ardo kajaren diseinua …

Share on pinterest