Category
Enpresa txikiak

ZEBERIO

BEREZKO ESTILOA

DUEN HARATEGIA

 

Ordizian urteak daramatzan betiko harategia dugu Zeberio. Goizero sukaldeko suak pizten dituzte gure gustuari hoberena eskaintzeko.

 

Harategi hau, gauzak egiteko berezko estiloa duen familiarteko proiektua da eta kalitate goreneko produktu osasungarri eta nutritiboa eskaintzeko helburuarekin lan egiten dute egunero. Ematen dituzten aurrerapauso guztiak ondo pentsatuta ematen dituzte, eta horregatik kontatu dute gurekin, beraien lan egiteko oinarriekin bat datorren marka berri hau sortzeko.

 

Txekor, behi, arkume, untxi, txerri eta hegaztiak dira bere erakusleihoaren oinarri. Bakoitza gertuko  eta konfiantzazko hornitzaileari erosita. Horregatik markaren lehen planora ekarri eta identitatean nabarmendu nahi izan ditugu.

 

Italiako harakinen artean ezaguna den Dario Cecchinik esango lukeen bezela; “… oinak tradizioan  eta burua lainoetan eduki behar dira berritu eta garai berrietara egokitzeko…”

 

Marka, identitate korporatiboa, errotulazioa…

Share on pinterest